Aste honetan ere hainbat ekintza egin ditugu

Kaixo kaixooooo!!!!!

 

Aste honetan ere hainbat ekintza egin ditugu…!!

 

Alde batetik, ludotekaren udaberriko dekorazioarekin jarraitzeko eta berrerabilpena bultzatzeko, apurtuta zegoen mahai bat berrerabili dugu erlauntza bat egiteko. Argazkietan ikus dezakezue zein polita geratu zaigun!

 

Honetaz gain, antzezpen pixka bat egiteko gogoa ere izan dugu, badakizue asko gustatzen zaigula antzerkiaren mundua…

 

Amaitzeko, globoflexiaren artea ere ezagutu dugu, gauza politak egin daitezke! Eman begirada bat globoekin egin ditugun irudiei!

 

Ondo pasa asteburuan! Astelehenerarte lagunok!!!!!!!!!

Deja un comentario