Mari

Publicado el Deja un comentario

Mari da gure irudirik behinena. Lurraren antzirudia da, eta ahaide edo jenio guztien ama. Ume bi izan zituen senar Majurekin: Atarrabi eta Mikelats. Majurekin elkartzen denean sekulako ekaitzak sortzen ditu. Beste izen batzuk ezagutzen dizkiogu: Maya, Ioana Gorri, Lezeko Andre, Aralarko Dama, Anbotoko Dama, Basoko Mari, Gaiztoa (Oñatin)…

Mariren etxea leizea da. Etxe asko ditu Marik, eta denak gure mendietan: Anboton, Oizen, Mugarran, Aketegin, Aizkorrin, Txindokin, Murumendin, Gorbeian eta abar. Mari lur barrutik kobazuloetan zehar mugitzen denean, ahuntz edo oilo hankak izaten ditu; eta leizeetatik ateratzen denean, emakume eder moduan azaltzen zaigu.

Dama elegantea eta ederra da Mari, lurpekoen andere, trumoi eta tximisten gidari, aberatsa eta ibiltaria: zazpi urtetik zazpi urtera mugitzen da leize batetik bestera argi biziz inguraturik, suzko bola baten moduan; lau zaldik eramandako gurdi baten gainean, edo ilargi betearen aurrean ere ikusi izan dute. Urrezko orrazi batez orraztu eta orraztu dihardu egun guztian.

Badaki gaiztoak zigortzen eta zintzoak saritzen. Gezurra, lapurreta, harrokeria gaitzesten ditu; eta hitza bete, elkar onartu eta elkarri laguntzea eskatzen du. Gaiztoei uztak hondatzen dizkie, eta zintzoei lurreko emaitzak ugaritzen, iturriko ur onak ematen. Mariturri dute izena halako iturri batzuek.

Anbotoko damaren leizera joaten ziren urtero inguruko artzainak, arkumetxo edo antxume bana eskuetan haren laguntzaren eske; urtero opari bat eroateko ohitura zen. Kobazuloetara txanponak eta harriak botatzen ziren Mariren omenez. Gehien gustatzen zaion oparietako bat aharia da. Bere ohe buruan bat daukala esaten dute eta haren adarrak harilkai erabiltzen dituela.

Mariri beti hika egin behar zaio. Ezin da bere aurrean eseri, eta bere kobazulotik sartutako eran atera behar da.

Tartalo

Publicado el Deja un comentario

Euskal Herriko herri batean oso pozik bizi ziren bere herritarrak. Baina egun batean  erraldoi begibakar bat agertu  zen herrian eta mendi batean zegoen kobazulo batera sartu zen bizitzera. Herritarrak oso izututa zeuden, erraldoi begibakarrak janari asko jaten zuelako eta astero herritar asko jaten zituen.   Egun batean gizon ausart bat Tartaloren kobazulora joan zen aurre egitera. Baina Tartalok kobazuloko atea arroka haundi batekin itxi zuen, hurrengo egunerako utzi zuen gizona. Hurrengo egunean Tartalo gizona jateko saltsa egiten ari zenean, gizonak saltsa erraldoiaren begiari bota zion eta itsututa gelditu zen.Kobazulotik atera ezin zelako, Tartalok zituen ardien artean sartu zen, beste ardi bati bere arropak jarri zizkion. Orduan Tartalok ardia jan zuen, gizona zela pentsatuz eta arroka atetik kendu zuen.Gero gizona atera zen Tartalo pixkat itsututa zegoelako. Gizonak soka bat bi zuhaitzetan lotu zuen eta Tartalo aldapan behera erori eta hil zen.Gizonari esker herritarrak berriro pozik bizi izan ziren Tartalo hilda zegoelako.

Ama/aita – 2010-2011 ikasturtea

Publicado el Deja un comentario

Ama, aita:

2010-2011 ikasturtean EIDABE ekimen kulturalak enpresak kudeatuko du Elorrioko ludoteka. Kultur kudeaketan aditua den enpresa dugu EIDABE eta 3 arlotan egiten du lan: ume eta gazteen aisialdian, antzerki ekoizpenak eta kultur ekitaldien kudeaketa orokorra.

Haur, gazte zein helduek sormena adierazteko gizarte guneak dira ludotekak.  Umeak euren gogoz joaten dira ludotekara eta bertan beraien adinerako aproposak diren jolasak eta ekintza ludikoak aurkitzen  dituzte, aholkuak emateko eta gidatzeko hezitzaile talde baten laguntzarekin.

Hiru hilabetero gai ezberdin bat landuko da ludotekan,  eskulanak eta jolasak proposatutako gai horri lotuta egongo direlarik. Hiruhilabetekoari bukaera emateko ekintza berezi bat (antzezlana, ipuin kontalaria..) programatuko da.

2010-2011 ikasturterako aurreikusten diren gaiak:

Urria-abendua: mitologia

Urtarrila-martxoa: erreziklajea

Apirila-Ekaina: arte eszenikoak

Honetaz gain,   www.elorrioludoteka.net bloga martxan jarri dugu eta bertan ludotekan egiten diren lanen argazkiak, egutegia, berriak eta abar ikusi ahal izango dituzue eta baita  zuen iradokizunak bidali ere.

Bestalde, bi hilabetean behin “Aisialdi partekatua” izeneko tailerra egingo da ludotekan eta gurasoak konbidatuko zaituztegu bertara egiten diren ekimenetan parte hartze zuzena izan dezazuen eta aisialdia zuen seme alabekin partekatu dezazuen, azken finean.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzue  94 4794315,  622659620 telefonoetan edo   info@eidabe.com ean gaituzue.

Elkarlanean urte probetxugarri bat izango dugulakoan agurtzen gara

wwwelorrioludoteka.net

wwwelorrioludoteka.net

wwwelorrioludoteka.net

Ama, aita:

Durante el curso 2010-2011 la empresa EIDABE ekimen kulturalak será la encargada de gestionar la ludoteca de Elorrio. EIDABE es una empresa que trabaja principalmente en 3 ámbitos: ocio de niños/as y jóvenes, producciones teatrales y gestión integral de proyectos culturales.

Las ludotecas son un espacio social de expresión ludocreativa, para niños/as, jovenes y adultos. Los niños/as acuden libremente a la ludoteca y encuentran juguetes y actividades lúdicas adecuadas a su edad, y todo ello contando con un equipo de educadoras de ocio y tiempo libre que les asesoran y guían en todo momento.

Cada tres meses  trabajaremos un tema diferente en la ludoteca; así las actividades manuales y los juegos planificados de cada trimestre irán en torno al tema propuesto.

Los temas propuestos para el curso 2010-2011 son:

Octubre-diciembre: Mitologia.

Enero-marzo: Reciclaje

Abril-junio: Artes escenicas

Hemos puesto también en marcha el blog   www.elorrioludoteka.net donde se expondrán fotografias de trabajos realizados en la ludoteca, calendario, novedades etc.. y donde podreís incluir vuestras aportaciones.

Por otro lado, y cada dos meses se realizará en la ludoteca un taller de ocio compartido en el que sereís invitados los padres y madres y podreís así participar directamente en las actividades planificadas, compartiendo de esta manera el ocio con vuestros hijos/as.

Si quereís poneros en contacto con nosotros nos encontrareís en los telefonos 944794315 y 622659620 y en   info@eidabe.com

Un saludo

LUDOTEKAKO ARAUAK – NORMAS DE LA LUDOTECA

Publicado el Deja un comentario

LUDOTEKAKO ARAUAK



Umea ludotekara bakarrik sartuko da.


Ludotekara sartzerakoan bere karneta erakutsiko du eta lekurik ez balego zein geratuko da lekua egin arte eta ilara errespetatuko du.


Ludotekan ezin da jan


Ludotekara doan umeak autonomoa izan behar du komunera joateko.


Ludotekako materialea zaindu behar da.


Ludotekan ez da onartuko sakelako telefonorik.


Ludotekan ez dira onartuko ez erasoak ezta burrukak ere ez.

Umearen bila nagusi bat doan kasuan, inskripzio-orrian zehaztutakoetako batekin baino ez da joango ludotekatik.

NORMAS DE LA LUDOTECA

La niña/o entrará sola/o en la ludoteca.

Al entrar en la ludoteca el niño/a enseñará el carnet y si no hubiera sitio,tendrá que esperar respetando la fila hasta que haya sitio.

En la ludoteca no se puede comer.

El niño/a que vaya a la ludoteca tiene que ser autónomo para ir al WC.

Hay que cuidar y respetar el material de la ludoteca.

No se permite el uso de telefonos moviles en la ludoteca.

No se admitirán peleas ni agresiones en la ludoteca.

El niño/a sólo se irá de la ludoteca con la persona que se ha designado en la hoja de inscripción.

Elorrioko ludoteka 2010/2011

Publicado el Deja un comentario


2010-2011 ikasturtean EIDABE ekimen kulturalak enpresak kudeatuko du Elorrioko ludoteka.
Kultur kudeaketan aditua den enpresa dugu EIDABE eta 3 arlotan egiten du lan: ume eta gazteen aisialdian, antzerki ekoizpenak eta kultur ekitaldien kudeaketa orokorra.
Haur, gazte zein helduek sormena adierazteko gizarte guneak dira ludotekak. Umeak euren gogoz joaten dira ludotekara eta bertan beraien adinerako aproposak diren jolasak eta ekintza ludikoak aurkitzen dituzte, aholkuak emateko eta gidatzeko hezitzaile talde baten laguntzarekin.