Tartalo

Publicado el

Euskal Herriko herri batean oso pozik bizi ziren bere herritarrak. Baina egun batean  erraldoi begibakar bat agertu  zen herrian eta mendi batean zegoen kobazulo batera sartu zen bizitzera. Herritarrak oso izututa zeuden, erraldoi begibakarrak janari asko jaten zuelako eta astero herritar asko jaten zituen.   Egun batean gizon ausart bat Tartaloren kobazulora joan zen aurre egitera. Baina Tartalok kobazuloko atea arroka haundi batekin itxi zuen, hurrengo egunerako utzi zuen gizona. Hurrengo egunean Tartalo gizona jateko saltsa egiten ari zenean, gizonak saltsa erraldoiaren begiari bota zion eta itsututa gelditu zen.Kobazulotik atera ezin zelako, Tartalok zituen ardien artean sartu zen, beste ardi bati bere arropak jarri zizkion. Orduan Tartalok ardia jan zuen, gizona zela pentsatuz eta arroka atetik kendu zuen.Gero gizona atera zen Tartalo pixkat itsututa zegoelako. Gizonak soka bat bi zuhaitzetan lotu zuen eta Tartalo aldapan behera erori eta hil zen.Gizonari esker herritarrak berriro pozik bizi izan ziren Tartalo hilda zegoelako.

Deja un comentario